Ronak Press



Kazetaritza gure errealitatearen konplexutasuna tresna ulertzeko delakoan gaude. Informazio korrontetik at dauden istorioak kontatzeko grina dugu amankomunean, betiere giza eskubideen urraketan eta gatazketan fokua jarriz.

Informazio isuriaren hutsuneak kubritzeaz gain, gure eskarmentua “zero gune”an bizi direnekin partitu nahi dugu: beraiek beren istorioa kontatzea dugu helburu.

Karlos Zurutuza

 

Karlos erreportari independentea da eta gatazkak nahiz giza eskubideen urraketak jorratzen ditu 33 paraleloan zehar, Mendebaldeko Saharatik Ekialdeko Balutxistaneraino. Radar kanpoko istorioak ditu gustukoen eta ia bi hamarkada eman ditu haien bila. Topatzen dituenean, bertako nahiz nazioarteko medioetan argitaratzen ditu, hots, Gara, Argia, Berria, The Guardian, The Independent, Al Jazeera, Haaretz, Politico… Argia eta Rikardo Arregi sariak jaso ditu, bai eta NAB Reporting Award izenekoa. Hiru libururen egilea ere bada.

Andoni Lubaki

 

Andoni Magreben eta Ekialde Hurbilean mugitzen den fotokazetaria da. Azken hamar urteotan hango gertakizun nagusiak jarraitu eta jorratu ditu Gara, Argia, AP, AFP, Newsweek, The Middle East Eye eta antzeko medioetan. Jasotako sarien artean, Chris Hondros eta Picture of the Year topa daitezke. 2016an estatuko fotokazetari garrantzitsuenen artean aukeratu zuten eta bere lana Círculo de Bellas Artes, Palau Robert eta Kopenhageko Nazioarteko Festibalean erakusteko aukera izan du.

Andoni Lubaki Fotoperiodista de Conflictos

Corina Tulbure

 

Corina kazetaria eta ikerlaria da. Diskurtsoaren analisiaren inguruko tesi batekin atera zuen doktore titulua Bartzelonako Unibertistatean eta egun ikerketa lan bat burutzen ari da Errumaniako Babes Boliayko Unibertistatearekin. Kazetari lana behartutako desplazamenduen inguruan jorratu ohi du estatuan, Turkian, Bulgarian, Errumanian, Alemanian eta Tunisian. Aldi berean, Transnistria, Nagorno Karabaj, Abjasia eta Kosovoren prozesu politikoak jarraitu ditu.

Jewan Abdi

 

Jewan kameragile eta albiste produktorea da BBC kanalean. Bere jardun nagusia Irak, Siria, Libano eta Turkian garatu du, Ekialde Hurbileko gatazketan eta Estatu Islamikoaren kontrako gudan fokoa jarriz. Rojavako kurdua denez, ezagutza eta sarbide ezinhobeak ditu istorioen bihotzetara iristeko. Jasotako aitorpen anitzen artean bi Emmy sari ditu, bai eta One World Award eta Children in Conflict ospetsuak.

Gilad Sade

 

Gilad argazkilari eta dokumentalista ibiltari bat da. Zisjordanian jaio eta hazi zen, Israel-Palestinako gatazkaren toki beroenetako batean. Korapilo politikoak bere ikusmirak bortizki astindu ostean, bere jaioterritik alde egitea erabaki zuen. Egun giza eskubideen urraketak salatzen ditu bere kamarak, eta bizitza dokumentatu du Palestinan, Kosovon, Transnistrian eta Nagorno Karabajen. 2021ean bere lehen argazki liburua plazaratu du.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar