Rif, memoria historiko bisuala

Rif, memoria historiko bisuala

2017 urtearen hasierak Alhucemas-en harrapatu zuen Andoni Lubaki, Rif eskualdea astindu zuten protestak kubritzen. Naseer Zafzafi ekintzaileak Abdel Krimen lekukoa hartu zuen orduan; huraxe izan zen, hain justu, bere herria espainiar kolonialismoaren kontra gidatu zuena ehun urte lehenago. Egun ere, espainiar historiaren kapitulu hura ezjakintasunak estalita dago.

Rif-en zegoela, Lubakik dei bat jaso zuen etxetik: ehun urte galduta eman ostean, bere birraitona Eustaquio Berriochoak ateratako argazkiak aurkitu ziren maleta baten barruan. Sinesgaitza zirudien arren, denak onik eta ondo datatuta zeuden. Duela mende bat estali nahi zenaren material grafiko bakarra dugu eskuartean. Sekulako altxorra

“Rif, memoria historiko bisuala” bilduma horren inguruan garatzen da. Espainiar kolonia hartako irabazle eta galtzaileei aurpegia jartzen die lehendabizikoz. Espainiako historiaren gerrarik ahaztuenetako puzleari falta zaion pieza dugu honako hau.

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar