33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina guk gerrarekin besterik ez egin dugu topo. Ez hori bakarrik, jakina, baina hori bereziki. 33 paraleloa maiz zehartau dugu; urteetako txangoa izan da Mendebaldeko Sahara eta Ekialdeko Balutxistan artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dugu topo. Mendebalderantz doaz beti, gure kontrako norabidean. Zer egin gerrak..
Noiz jo behar du kazetari batek gatazka zonalde batera? Komeni al da hasierako ikusmina probestea ala hobe bukaeraino itxarotea? Gerra osorik kubritu ahal izatea litzateke egokiena, jakina, haren erroak eta ondorioak ondo ulertu ahal izateko. Gehienetan, alabaina, zaila da oso gerra bat noiz hasi eta noiz bukatu den jakitea. Nagorno Karabaj eskualdean 2020ko irailean berpiztu..
Turkia mendebaldera jo genuen 2020ko martxoan, Greziarantz zihoan errefuxiatu nahiz migranteen uholde berriaz informatzeko. Alde bietako polizia bortizki aritu zen trafikoa mozteko, eta gehienek ezin izan zioten bideari ekin. Harresi bat alde batean eta birusa beste guztietan, Europako ertz hartan bukatu zen askoren bidaia, beren etxera ere bueltatu ezinik. Kobertura honen bigarren zatia Open Arms..
Siriako kurduak jasaten ari diren garbiketa etnikoa jorratzen duen kazeta lana garatzen ari gara Euskal Fondoarentzat. Hemen duzue ikusgai dokumentalaren aurrerapen bat.
Euskal Fondoa-rentzat burututako lanaren aurkezpen ofiziala. Eguna: martxoak 10 Tokia: Montehermoso Kultur Etxea Ordua: 12:00
Jar zaitez harremanetan gurekin
Beti erantzuten dugu
Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.