Ronak

We Report
Ronak Press © 2016 - 2020 All Rights Reserved.

Zer da Ronak?

Irabazirik gabeko elkartea gara. Giza eskubideen urraketan nahiz gatazketan jartzen dugu fokua. Argazki erreportajeak, bideo dokumentalak, erakusketak eta liburuak ekoizten ditugu, bai eta hitzaldiak eta formazio-tailerrak antolatu ere. Guk burututako proiektuak izan daitezke ala GKE batek, erakundeek edota prentsa medioek eskatutakoak.

 

 

Ezagutu gaitzazu hemen

Kanpainak

Erakusketak

Argazki erakusketak garatzen ditugu egungo gatazkak marko baten barruan jartzeko, biktimei aurpegia emanez aldi berean.  Urrunak bezain krudelak diren errealitateak gerturatzea dugu helburu, bai eta enpatia ariketa bakun bat egitea bi galderen bidez: zer egingo nuke nik bere tokian? Zer egin dezaket hemendik?

Hitzaldiak

Egungo gatazka armatuetan, hamar biktimetatik bederatzi zibilak dira. Titularretara inoiz iristen ez direnetaz ari gara, egunkari baten azalean agertu arren beti anonimoak izango direnak. Munduko zonalde konbultsuenen zeharko txangoa proposatzen dugu. Mugarriak ez dira hiriburuak izango, haietan bizi eta hiltzen direnak baizik.
Albisteak

33 paraleloa giza kate bat da

33 paraleloa misterioarekin lotu ohi da, baina guk gerrarekin besterik ez egin dugu topo. Ez hori bakarrik, jakina, baina hori bereziki. 33 paraleloa maiz zehartau dugu; urteetako txangoa izan da Mendebaldeko Sahara eta Ekialdeko Balutxistan artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dugu topo. Mendebalderantz doaz beti, gure kontrako norabidean. Zer egin gerrak..

Ronak Nagorno Karabajen

Noiz jo behar du kazetari batek gatazka zonalde batera? Komeni al da hasierako ikusmina probestea ala hobe bukaeraino itxarotea? Gerra osorik kubritu ahal izatea litzateke egokiena, jakina, haren erroak eta ondorioak ondo ulertu ahal izateko. Gehienetan, alabaina, zaila da oso gerra bat noiz hasi eta noiz bukatu den jakitea. Nagorno Karabaj eskualdean 2020ko irailean berpiztu..

Pandemia baten erdian migratzea

Turkia mendebaldera jo genuen 2020ko martxoan, Greziarantz zihoan errefuxiatu nahiz migranteen uholde berriaz informatzeko. Alde bietako polizia bortizki aritu zen trafikoa mozteko, eta gehienek ezin izan zioten bideari ekin. Harresi bat alde batean eta birusa beste guztietan, Europako ertz hartan bukatu zen askoren bidaia, beren etxera ere bueltatu ezinik. Kobertura honen bigarren zatia Open Arms..

“Fatma”: trailerra

Siriako kurduak jasaten ari diren garbiketa etnikoa jorratzen duen kazeta lana garatzen ari gara Euskal Fondoarentzat. Hemen duzue ikusgai dokumentalaren aurrerapen bat.

“Exodoa” Gasteizen

Euskal Fondoa-rentzat burututako lanaren aurkezpen ofiziala. Eguna: martxoak 10 Tokia: Montehermoso Kultur Etxea Ordua: 12:00  

Kontaktua

Jar zaitez harremanetan gurekin

Ronak-ekin harremanetan jarri

Beti erantzuten dugu

    Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

    Los ajustes de cookies de esta web están configurados para «permitir cookies» y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar» estarás dando tu consentimiento a esto.

    Cerrar